Gizartea -
Minbiziaren inguruko ikerketa
Giza papilomak eztarriko minbizien laurdena eragiten du
Alkoholak eta tabakoak eragindako minbiziek baino pronostiko hobea dauka, tratamenduari hobe erantzuten diolako.
Erredakzioa
Giza papilomaren birusak eztarriko minbizien laurdena eragiten du, eta bere pronostikoa alkoholarenak eta tabakoarenak eragindakoa baino hobea da; izan ere, kimioterapiari eta radioterapiari hobe erantzuten dio.
Hori izan da gaur Bartzelonan hasi den Radioterapia eta Onkologia Europear Kongresuan aurkeztutako Madrilgo lau ospitaleen ondorioa.
102 gaixoen laginak aztertu ostean, ikertzaileek ondorioztatu dute giza papilomak kasuen % 26,7 eragiten duela, eta gainerakoak, % 73,3, alkoholaren eta tabakoaren gehiegizko kontsumoari egotzi dizkiote.
Giza papiloma utero-lepoko eta uzkiko minbiziarekin erlazionatua dago batez ere, baina azken lau urteotako ikerketen arabera, eztarriko minbizian (sexu transmiziozko gaitza) eragina dauka.
Utero-lepoko (emakumeei soilik eragiten die) minbizia ez bezala, giza papilomak eztarriko minibiziak eragiten ditu sexu bietan, baina eragin handiagoa dauka gizonetan.