Gizartea -

Murrizketen kontra

Irakaskuntzako sindikatuek lanuztea deitu dute maiatzaren 22rako

Halaber, Eskola Publikoaren aldeko Estatuko Plataformak maiatzaren 10ean Rajoyren Gobernuaren murrizketen kontra deitu dituzten mobilizazioak aurkeztu ditu.

Eskola Publikoaren aldeko Estatuko Plataformak maiatzaren 10erako protestak aurkeztu dituzte. EFE
Eskola Publikoaren aldeko Estatuko Plataformak maiatzaren 10erako protestak aurkeztu dituzte. EFE
Eskola Publikoaren aldeko Estatuko Plataformak maiatzaren 10erako protestak aurkeztu dituzte. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Murrizketen kontraIrakaskuntza sindikatuek lanuztea deitu dute maiatzaren 22rako Halaber, Eskola Publikoaren aldeko Estatuko Plataformak maiatzaren 10ean Rajoyren Gobernuaren murrizketen kontra deitu dituzten mobilizazioak aurkeztu ditu. CCOO, ANPE, CSIF, STES eta UGT irakaskuntza sindikatuen Rajoyren Gobernuak adostutako murrizketen kontra protesta egiteko lanuztea deitu dute maiatzaren 22an. Prentsa ohar batean azaldu dutenez, PPren Gobernuak eta autonomia erkidegoek adostutako neurriek "hezkuntzako aurrekontuen % 25-30eko murrizketa eragingo dute. Gobernuaren erreformaren arabera, besteak beste, ikasgelak "berriro masifikatu" egingo direla azpimarratzen da, hala Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan 30 ikasle baino gehiagoko taldeak egon daitezkeela gogoratu dute, 36 artekoak Bigarren Hezkuntzan eta eta 42koak Batxillergoan.Mobilizazio gehiago maiatzaren 10eanEskola Publikoaren aldeko Estatuko Plataformak (gurasoen konfederazioak eta ikasleen eta irakasleen sindikatuek osatuta dago) maiatzaren 22rako deitutako greba babestu dute. Bestalde, Plataformak ostegunean, maiatzaren 10ean, deitutako hainbat mobilizazioren berri eman du. Ostegun honetan Rajoyren Gobernuak erabakitako murrizketen aurkako "Aldarrikapen eguna" dago deituta autonomia erkidego guztietan.Hala 70 protesta ekintza deitu dituztela esan dute, ikastetxeetan eta kalean egingo dituzte. Halaber, itxialdiak eta beste hainbat ekimen sinboliko egingo dituztela azaldu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea