Gizartea -

Immigrazioa

Zabaletak etorkinen 'eskubide eta betebehar berdintasuna' eskatu du

Lan eta Gizarte Gaietarako sailburuak gogorarazi du hori aldarrikatzen duela Immigrazioaren Itun Sozialak. "Zuhurtzia" eskatu die agintari politiko eta publikoei.

Gemma Zabaleta Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Gizarte Gaietarako sailburua. Argazkia: EITB
Gemma Zabaleta Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Gizarte Gaietarako sailburua.
Gemma Zabaleta Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Gizarte Gaietarako sailburua. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gemma Zabaleta Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Gizarte Gaietarako sailburuak gogorarazi du Jaurlaritzak sustatzen duen Immigrazioaren Itun Sozialak immigranteen eta bertakoen "eskubideen eta betebeharren berdintasuna" aldarrikatzen duela.

Zabaletak horixe adierazi die kazetariei Francisco Eguiguren Peruko enbaxadorearekin bildu aurretik.

Antonio Basagoiti EAEko PPren presidenteak egindako adierazpenak izan ditu hizpide Zabaletak. Basagoitik esan zuen osasun zerbitzua denei ematearen alde dagoela, baina "lehenengo etxekoentzat".

Zabaletak "zuhurtzia" eskatu die agintari politiko eta publikoei immigrazioaz hitz egiten dutenean, izan ere, euskal herritarrek ba omen dakite elkarbizitzarekin lotutako guztia "oso sentibera" dela.

Sailburuak gogora ekarri duenez, Itun Sozialak herritar guztien elkarbizitza sustatu nahi du, baita atzerrian jaio direnena ere.

Itun Soziala iazko urte amaieran aurkeztu zuten eta Jaurlaritzak adostasun soziala eta instituzionala lortu nahi du gizartearen aniztasuna kudeatzeko eta "aukera" gisa hartzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea