Gizartea -
Murrizketak osasun arloan
CEAR erakundearentzat 'lotsagarriak' dira Basagoitiren adierazpenak
Errefuxiatuei laguntza emateko CEAR erakundeko presidenteak uste du Jaurlaritzak ez dizkiela legez kanpoko atzerritarrei osasun txartelak kenduko.
Erredakzioa
Javier Galparsoro CEAR Errefuxiatuei Laguntzeko Batzordeko presidentearen esanetan, Basagoitiren adierazpenak "lotsagarriak" eta "perbertsio etikoa" dira. Honen harira, legez kanpo dauden atzerritarrak "kalte guztien errudun" egin nahi izatea leporatu dio Basagoitiri.
Dena den, horren ustez, Eusko Jaurlaritzak atzerritar horiei ez die osasun txartela kenduko, eta neurri hori hartuz gero, medikuen artean, "matxinada" izango dela iragarri du.
CEAR elkarteko presidentearen arabera, Basagoitiren adierazpenak "sorpresa handia" izan dira.
EAEko PPko buruaren hitzak "perbertsio etikoa" dira Galparsororen ustez eta "oinarrizko eskubide bat urratzen dute".