Gizartea -

Osasun arloko murrizketak

Elzo: 'Paperik gabekoentzat, murrizketak faxismoaren itzulera dira'

Javier Elzo soziologoa kezkatuta azaldu da osasun arloko murrizketengatik, are gehiago zeini eragingo dion kontutan hartuta, "gizarte-egoera ahuleko taldeei".

Javier Elzo soziologoa Radio Euskadin. EITB
Javier Elzo soziologoa Radio Euskadin. EITB
Javier Elzo soziologoa Radio Euskadin. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier Elzo soziologo eta Deustuko Unibertsitateko katedradunak uste du osasun arloko murrizketak "eskandalu" bat direla eta paperik gabeko lagunentzat "oso arriskutsuak" direla ohartarazi du, "faxismoaren itzulera delako".

Radio Euskadiko egin dioten elkarrizketa batean, ikerketa eta osasun arloko murrizketengatik kezkatuta dagoela azaldu du, baina, batik bat, "zeini eragingo dieten kontuan hartuta", soziologoaren hitzetan "gizarte-egoera ahuleko taldeak" eta "paperik gabeko lagunak" joko baitituzte.

Haren ustez, neurri horiek "populismoaren itzulera dakarte, ultraeskuinarena". Honen harira, Frantziako Jean Marie Le Pen ekarri du gogora; izan ere, "d'abord les francaises" (lehenengo, frantziarrak) esaldia aldarrikatu zuen behin. Elzoren ustez, Espainian antzeko fenomeno bat gertatzen ari da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea