Gizartea -

Aldaketa progresiboa 2013 arte

Nafarroak osasun-laguntzarako sistema aldatuko du, jasangarria izateko

Osasun zentroak 20:00ak arte zabalik izango dira. Laguntza berezietarako kontsulten ordutegia 18:00ak arte luzatuko da, eta kirofanoena, aldiz, 17:00ak arte.

Anbulatorioak 20:00ak arte izango dira zabalik. EITB.
Anbulatorioak 20:00ak arte izango dira zabalik.
Anbulatorioak 20:00ak arte izango dira zabalik. EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuak osasun-laguntzarako sistema berria aurkeztu du. Yolanda Barcina presidentearen hitzetan, sistemak "Nafarroako Osasun Zerbitzuaren kalitatea handitu eta etorkizunean jasagarria izatea bermatuko du".

Eredu berria era progresiboan ezarriko dute 2013ko urte hasiera arte. Nafarroako bizilagunek 20:00ak arte joan izangoi dute osasun zentroetara eta laguntza berezietako kontsulten ordutegia 18:00ak arte luzatuko da. Kirofanoak, berriz, 17:00ak arte izango dira lanean.

"Herritarren lekuan jarri eta euren eskaeretara moldatu behar dugu", esan du Barcinak prentsaurrekoan. Presidentearen arabera, osasun laguntza "beste era batean antolatzeko" beharra zegoen, "lehentasuna ez baitzaie Administrazioaren ordutegiei eman behar, herritarrenei baizik".

"Anbizio handiko" proiektua

Marta Veran Osasun sailburuak ildo beretik jo du. Veranek azpimarratu duenez, sistema aldaketa "anbizio handiko proiektua da, laguntza-maila guztiei eta prebentziorako ekimenei eragiten dielako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea