Gizartea -
Zaborren krisia
Gipuzkoak hondakinen kudeaketarako plan berria izango du 90 egun barru
Hartutako erabakien "zilegitasun demokratikoa" errespetatzeko eskatu dute, udalak baitira hondakinen kudeaketan eskumena duten bakarrak.
Erredakzioa
Gizpukoako Hondakinen Patzuergoak (GHK) hondakiden kudeaketarako plan berria izango du hilabete eta erdian, egungo plana ordezkatzeko. Plan zaharrak errausketa-instalazio bat aurreikusten zuen.
Plan berriaren iragarpena Juan Carlos Alduntzin (Bildu) Patzuegoko presidentea eta Gipuzkoako Ingurumen diputatuak aditzera eman du. Prentsaurrekoan Gipuzkoako lau mankomunitateen presidenteekin batera agertu da.
Alduntzinek azpimarratu egin du udalak direla hondakinen kudeaketan eskumena duten bakarrak, eta, ondorioz, hartutako erabakien "zilegitasun demokratikoa" esrrespetatzeko eskatu du.
"Zero hondakin"
Alduntzinen hitzetan, "ez dute ikusi nahi" Gipuzkoa "aldatu" egin dela eta hondakinak kudeatzeko eredua erabaki duela. Eredu hori "zero zabor" leloan oinarrituta dago, "astakeria" baita biztanle bakoitzak 340 kilo zabor sortzea urtean.
Era berean, Bizkaiak Gipuzkoarekin sinatutako akordioaez luzatzeko erabakiari garrantzia kendu dio. Akordio horri esker, Gipuzkoa 25.000 tona zabor bidaltzen zituen Bizkaira. Hala ere, datuen arabera, iaz 18.000 tona besterik ez zituzten bidali, lurralde osoko zaborren % 8, alegia.