Gizartea -

Ikerketa

Scotland Yardek uste du Madelein McCann bizirik egon litekeela

Hori dela eta, argazki bat (albiste honetan agertzen dena) zabaldu du desagertutako haurrak gaur egun izan dezakeen itxurarekin.

Madelein McCannek gaur egun izan dezakeen itxura. Argazkia: Scotland Yard
Madelein McCannek gaur egun izan dezakeen itxura.
Madelein McCannek gaur egun izan dezakeen itxura. Argazkia: Scotland Yard

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Scotland Yardek uste du Madelein McCann Portugalen desagertutako haur birtainiarra bizirik egon litekeela.

Hori dela eta, Londreseko polizia metropolitanoak argazki bat zabaldu du haurrak gaur egun izan dezakeen itxurarekin.

Haurra Portugalen desagertu zen 2007ko maiatzean, gurasoekin oporrak igarotzen ari zenean. Lau urte bete baino egun batzuk lehenago desagertu zen.

Polizia oraindik etengabe omen dago harremanetan gurasoekin eta ikerketak martxan jarraitzen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea