Gizartea -

Bonbardaketaren 75. urteurrena

Bonbardaketa Francok agindu zuela aitortzea nahi du Gernikako alkateak

Jose Maria Gorroño alkateak Espainiako Gobernua bonbardaketaren inguruan egia esateko "gai ez izatea" deitoratu du. Halaber, Picassoren 'Guernica' Reina Sofiatik Gernikara ekar dezatela eskatu du.

Jose Mari Gorroño, Gernikako alkatea. EITB
Jose Mari Gorroño, Gernikako alkatea. EITB
Bonbardaketaren inguruan Espainiak egia esateko eskatu du Gernikak

01:49

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Maria Gorroño Gernikako alkateak (Bildu) Espainiako Gobernuari 1937ko apirilaren 26an Bizkaiko herriak jasan zuen bonbardaketaren "agindua" Francok eman zuela aitortzeko eskatu dio. Ostegun honetan 75. urteurrena bete da.

Gorroñok Espainiako Gobernua bonbardaketaren inguruko "egia" onartzeko "gai ez izatea" deitoratu du, eta hala, Alemaniak 1997an -50. urteurrenean- Gernikako Udaletxera eraso horren inguruko atsekabea erakutsiz eskutitz bat igorri zuela jarri du adibide gisa, bertan Condor Legioak egin zuela aitortu zuen herrialde hark.

"Espainiako Gobernuak hau esateko gai izan beharko luke: bai, Gernika Francoren aginduz bonbardatu zuten", adierazi du Gorroñok.

Alkateak adierazi duenez, erasoa Gernikaren gainean egin zuten herria "askatasunaren sinbolo eta Europako demokrazia zaharrenetakoaren ordezkari" delako.

Halaber, Pablo Picassoren "Guernica" izeneko lana, herriak pairatu zuen bonbardaketa latza islatzen duena, alegia, Madrilgo Reina Sofia museotik Gernikara ekartzeko eskaera egin du Jose Mari Gorroño alkateak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea