Gizartea -
'Petra' ziklogenesia
Gasteizera eta Biarritzera desbideratu dituzte Loiurako hegaldi batzuk
Madril, Bartzelona, Santiago eta Paristik Loiura zihoazen hiru hegaldik ezin izan dute Bizkaiko aireportuan lur hartu, haize ufada bortitzak direla eta.
Erredakzioa
Madrildik, Bartzelonatik, Santiagotik eta Paristik Loiura zihoazen hiru hegaldi beste aireportu batzuetara desbideratu behar izan dituzte haize ufada bortitzak direla eta.
AENAko iturriek adierazi dutenez, Madril, Santiago eta Bartzelonatik Loiurantz abiatu diren hiru hegazkinek, azkenean, Gasteizko Foronda aireportuan lur hartu behar izan dute. Paristik irten den beste hegazkin bat, berriz, Biarritzera desbideratu dute.
Haizeak arazoak sortu baditu ere aireportua irekita egon da eta hegaldi bakar bat ere ez da gelditu bertan behera, ufada bortitzen eraginez.
Zenbait gunetan eta unetan haize boladek 140 kim/h arteko abiadura hartu dute eta EAE alerta laranja egoeran izan da, baina eguerditik aurrera abisu horia ezarri dute.