Gizartea -

Pilotakada baten ostean, hilda

Ares: 'Nire dimisioak ez du Iñigo Cabacas bueltan ekarriko'

Halaber, Herrizaingo sailburuak esan duenez, kontzientzia " oso garbi" du. Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hildako gaztearen omenez manifestazio bat izango da gaur Bilbon.

Herrizaingo sailburuak esan duenez, kontzientzia " oso garbi" du. Argazkia: EFE
Herrizaingo sailburuak esan duenez, kontzientzia " oso garbi" du. Argazkia: EFE
Herrizaingo sailburuak esan duenez, kontzientzia " oso garbi" du. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak adierazi duenez, bere dimisioak ez du Iñigo Cabacas Ertzaintzak botatako pilotakada baten ondorioz hildako gaztea berpiztuko. Halaber, Aresek esan duenez, kontzientzia "oso garbia" du eta egin beharrekoa egingo duela iragarri du. Hala ere, bizitzan igarotako "unerik txarrenetarikoa" izan dela aitortu du.

Telebilbaon eskainitako elkarrizketan Aresek esan duenez, Basauriko gaztearen heriotzaren ondorioz, "amorru eta ezintasun sentsazioa" izan du baina baita "egin behar dena egiteko indar beste" duela ere.

"Gure Polizia defendatzeko modu onena ikerketa sustatzea eta babestea da, erantzunkizunak egonez gero, horiek zuritu ahal izateko. Onena ez da jazotakoa izkutatzea, guztia argitzea baizik", esan du. Zentzu honetan, Herrizaingo Sailak bildutako informazio guztia epaileen esku utzi duela nabarmendu du.

"Hainbat lagun jazoera dramatiko hau erabili dute ni edo Ertzaintza irantzeko eta gure Poliziak ibilbide garbia du", salatu du Aresek.

Gaztea omentzeko manifestazio bat hartuko du arratsalde honetan Bilbok. Martxa Maria Diaz de Haro kaletik abiatuko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea