Gizartea -

Monarkia heredagarria

Cayo Lara: 'Eta erregea tontoa bada, hori ere jasan behar dugu?'

"Eskopeta Nazionalaren atal batean gaudela dirudi", esan du Larak Iñaki Urdangarinen, Felipe Juan Froilanen eta Juan Carlos erregearen egoerei begiratuta.

Cayo Larak monarkia eta errepublikaren artean aukeratzeko erreferenduma eskatu du. Efe.
Cayo Larak monarkia eta errepublikaren artean aukeratzeko erreferenduma eskatu du.
Cayo Larak monarkia eta errepublikaren artean aukeratzeko erreferenduma eskatu du. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cayo Lara Ezker Batuko koordinatzaile nagusiak erreferenduma eskatu du herritarrek monarkiarekin jarraitu nahi duten edo errepublikaren alde egin nahi duten erabakitzeko. Horrez gain, estatuburua izateko aukera oinordetzaz etortzea kritikatu du.

"Ez dugu ulertzen zergaitik pertsona bat estatuburua izan behar duen pertsona jakin baten semea izateagatik. Eta tontoa bada, zer? Estatuburu tontoa jasan behar dugu? Kargu hori herritarrek aukeratu beharko lukete", esan du RNEn egindako elkarrizketan.

Era berean, Larak esan du erregeari egindako ebakuntza ez dela Espainiaren arazoak ezkutatzeko erabili behar, herriak duen "oinarrizko drama" langabezia delako.

'Eskopeta Nazionala'

"Eskopeta Nazionalaren atal batean gaudela dirudi", esan du Larak Iñaki Urdangarinen, Felipe Juan Froilanen eta Juan Carlos erregearen egoerei begiratuta.

Larak gogor kritikatu du Juan Carlos erregeak langabeziak logurea kentzen diola esatea eta jarraian elefanteak ehizatzera joatea "bidaiatzeko diru hori nondik atera den argi egon gabe". "Etika falta larria da", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea