Gizartea -

Koordainketa sendagaietan

Bengoa ados dago onartutako zenbait neurrirekin

Sistemaren egonkortasuna ziurtatzeko erkidegoek beste bilera bat proposatu diote ministroari, proposamen alternatiboak egiteko. Xehetasunak ezagutu ondoren baloratuko du Nafarroak koordainketa.

Rafael Bengoa. Efe.
Rafael Bengoa. Efe.
Rafael Bengoa. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rafael Bengoa EAEko Osasun sailburuaren hitzetan, Osasun bileran hartutako zenbait erabakirekin ados dago, besteak beste osasun turismoarekin bukatzea; baina beste batzuekin ados ez dagoela azpimarratu du.

Ildo horretan, Bengoak Europako turismoari eragiten dion araudia aldatzearen alde eta osasun turismoarekin bukatzearen alde dagoela azaldu du. Halaber, sendagai orokorrak zabaltzearen alde dagoela adierazi du.

Bengoaren hitzetan, neurri horiek egonkortasuna ematen diote sistemari, baina gainerakoak ez ditu aipatuko, behintzat testu osoa ondo irakurri arte.

Dena den, sendagaiengatik gehiago ordaintzeko neurriarekin ados ez dagoela aurreratu du, eta "osasun sistemak dituen erronka nagusiei" aurre egiteko modua ez dela azpimarratu du.

Sistemaren egonkortasuna ziurtatzeko erkidegoek beste bilera bat proposatu diote ministroari, proposamen alternatiboak egiteko, baina kazetaririk gabe.Nafarroako Gobernua, xehetasunen zain

Alvaro Miranda Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun kontseilariak esan du bere gobernuak koordainketaren proiektuaren xehetasunak ezagutu arte itxarongo duela proposamen hori baloratzeko.

''Hezkuntza arloko murrizketena bezala'', koordainketarena '' gai konplexua'' da, kontseilariaren hitzetan. Mirandak azaldu duenez, Estatuko Aldizkari Ofizialean kaleratu arte ez dute jakingo neurria Nafarroan ere ezarri beharra dagoen ala ez.

''Herritarrentzat neurri gogorrak dira, baita langile publikoentzat ere, kasu askotan; baina helburua erakunde publikoen zorrekin bukatzea da'', esan du

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea