Gizartea -

Koordainketa sendagaietan

Osasunean baino, Defentsan murriztea proposatu du Bengoak

Osasun sailburuak uste du "alternatibak" badaudela sendagaien koordainketaren aurrean.

Rafael Bengoa eta Ana Mato Osasun ministroa. EFE
Rafael Bengoa eta Ana Mato Osasun ministroa. EFE
Euskadi, Andaluzia eta Kanariak koordainketaren aurka azaldu dira

01:16

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rafael Bengoa Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak adierazi du nahiago duela murrizketak Defentsan egitea osasungintzan baino, eta zerbitzua hobetzeko alternatibak badaudela aldarrikatu du.

Erkidegoetako Osasun kontseilariek eta Ministerioak egingo duten bileran sartu baino lehen egin ditu adierazpenok Bengoak.

Sailburuak eskerrak eman dizkie, ironiaz, "Mexikoko [Mariano Rajoy herrialde horretan dago] eta Espainiako hedabideei", Gobernuak sendagaien koordainketa ezartzea proposatuko diela aurreratzeagatik.

Horren ildotik, Bengoak esan du kontseilariek ez dakitela zer proposatuko dien Gobernuak, baina gaineratu du berak beste alternatiba batzuk aurkeztuko dituela koordainketaren aurrean.

Izan ere, sailburuaren esanetan, krisian dagoen herrialde batek "gutxiago gastatu behar du Defentsan, eta ez Osasunean edo Hezkuntzan".

Prestazioei dagokienez, ospitaletik ateratzen diren gaixo "konplexuen" % 30, 30 egunen buruan berriro ingresatu behar izaten dituzte, eta beste modu batean eginez gero, monitorizazioarekin edota beste hainbat neurrirekin, "egun proposatzen ari zaizkiguna baino gehiago aurreztu daiteke".

Halaber, Bengoak azaldu duenez, lehen mailako arreta arloko proben % 15 batean eta bestean errepikatzen direla jakina da eta hor ere gaur proposatuko dutena baino "askoz gehiago" murriztu daiteke.

"Neurri sorta handi bat dago, generikoak edo langileak areagotzearena adibidez, era antolatuan aurkeztu daitekeena", erantsi du Bengoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea