Gizartea -

Ofiziozko txostena

Arartekoak Iñigo Cabacasen heriotza ikertuko du

Jaurlaritzak hasi duen ikerketa lehenbailehen egiteko eta gomazko piloten erabilera "ahalik eta azkarren" debekatzeko eskatu du Arartekoak.

Iñigo Cabacas gaztea Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zen. EITB
Iñigo Cabacas gaztea Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zen. EITB
'Iñigo Gogoan' plataformak manifestazioa deitu du larunbaterako

00:58

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aratekoak Iñigo Cabacasen heriotzaren inguruan ofiziozko txostena ireki du. Joan den apirilaren 9an hil zen, Ertzaintzaren gomazko pilotakada baten ondorioz. Gainera, Jaurlaritzak hasi duen ikerketa lehenbailehen egiteko eta ondorioak Fiskaltzari helarazteko eskatu du.

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak heriotzaren ostean iragarri zuen ikerketa "segituan martxan jarri" behar zela esan du Aratekoak.

Ildo honetan, ikerketa "lehenbailehen egiteko eta ondorioak Fiskaltzari helarazteko eskatu du".

Bestetik, gomazko piloten erabilera (Herrizaingo Sailak 2013an gomazko pilotak erabiltzeari uko egingo diola iragarri du) "ahalik eta azkarren" debekatzeko eskatu du.

Manifestazioa Ertzaintzaren "inpunitatea" salatzeko

"Iñigo Gogoan" izeneko plataforman bildutako 50 inguru elkartek manifestazioa deitu dute larunbaterako Bilbon, polizien ekintzen "inpunitatea" amai dadila exijitzeko.

Alfonso Aranguren eta Urtzi Ugalde plataformaren bozeramaileek prentsaurrekoa eman dute manifestazioaren berri emateko. Martxa Bihotz Sakratutik aterako da 17:30ean, larunbatean, eta udaletxe parean amaituko da.

Iñigo Cabacasen heriotzaren inguruan "justizia eta egia" exijitzea izango da manifestazioaren helburua. "Ez dugu sinesten Iñigo nork hil duen eta karga nork agindu duen ez dakitenik", salatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea