Gizartea -

Koordainketa sendagaietan

Erretirodunek sendagaien %10 ordaintzea proposatu du Gobernuak

Osasun Ministerioa erkidegoetako ordezkariekin batzartuko da gaur, 7.000 milioi euroko murrizketak adosten saiatzeko.

Egun, pentsiodunek ez dute ezer ordaintzen sendagaien truke. EFE
Egun, pentsiodunek ez dute ezer ordaintzen sendagaien truke. EFE
Erretiratuek sendagaien %10 ordaintzea proposatu du Gobernuak

01:09

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioa erkidegoekin batzartuko da gaur, aurrez ikusitako 7.000 milioi euroko murrizketak adosten saiatzeko.

Besteak beste, erretirodunek sendagaien prezioaren % 10 ordaintzea proposatuko die Mariano Rajoyren Gobernuak Osasun kontseilariei. Halaber, biztanle aktiboek % 50 ordaintzea (egun % 40 ordaintzen dute) ere jarriko dute mahai gainean, PPtik aurreratu dutenez.

Erkidegoekin kontsultatu eta gero, baliteke neurriok ostiralean onartzea Gobernuak, errege-dekretu baten bitartez.

Orain arte, pentsiodunek ez dute ordaindu sendagaien truke, eta orain % 10 ordaintzea nahi du Gobernuak. Dena dela, hiru hilabetez jarraian hilean 10 euro baino gehiago gastatzen badituzte, itzuli egingo diete 30 eurotik gora gastatutakoa. Horrela, gaixo kronikoek kalterik ez izatea nahi dute.

Gehien jota, erretiratuek 20 euro ordainduko lukete hilabetean.

Gobernuak errentarekin parekatu nahi ditu sendagaien prezioak. Adibidez, egun, herritar aktiboek prezioaren % 40 ordaintzen dute, baina hemendik aurrera % 10 gehiago ordaintzea proposatuko dute.

Nolanahi ere, haien errenta adostutako kopuru jakin batetik gorakoa bada (urtean 100.000 eurokoa izan liteke hori), % 20 gehiago ordainduko dute; hots, prezioaren % 60 orotara.

Iturri horien arabera, gainera, errenta baxuenak dituztenak eta prestaziorik gabeko langabeak nola babestu aztertzen ari dira.

Neurri horiekin, Gobernuak uste du 3.700 milioi euro aurreztuko lituzketela. Helburua osasun sisteman 7.000 milioi euroko murrizketa egitea da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea