Gizartea -

Ustezko irregulartasunak

Erregeak Urdangarinen negozioetan parte hartu zuela esan du Torresek

'El Pais' egunkariak argitaratu dituen Urdangarinen hiru mezu elektronikok Juan Carlos I.ak haren suhiaren negozioen alde egin zuela erakusten dute, ustez.

Juan Carlos I.a Espainiako erregea. EFE
Juan Carlos I.a Espainiako erregea. EFE
Juan Carlos I.a Espainiako erregea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Urdangarinen bazkide ohiak, Diego Torres enpresaburuak, Palmako dukearen hiru mezu elektroniko igorri dizkio Noos Institutuaren ustezko irregulartasunak ikertzen ari den epaitegiko arduradunari, Juan Carlos I.a erregeak haren suhiaren negozioen alde egin zuela frogatzen saiatzeko.

El Pais egunkariak gaur jakinarazi duenez, mezuak 2007an igorri zituen Urdangarinek, eta erregeak negozioetan bitartekari lanak egin zituela frogatzen dute, ustez. Hain zuzen ere, Amerikako Koparen 33. edizioan beste talde batek parte hartu ahal izateko bitartekaritza egin zuela erakusten omen dute. Proiektua Pedro Perello eta Jorge Forteza enpresaburuek (belazale ohiak eta infanten lagunak ere badira) sustatu zuten, baina ez zen gauzatu, kirol ekitaldiak porrot egin baitzuen.

Mezu elektronikoetako batean, Urdangarinek "erregearen mezu bat" zuela esan zion Torresi: "Niri hau kontatzeko eskatu dio erregeak Cristinari [infanta]; [Francisco] Campsek Pedrori [Perello] deituko dio, Pradako basearen [Valentziako portuaren azpiegitura batzuk] gaia komentatzeko. Ez da arazorik izango, eta hura lortzen lagunduko digute".

Mezuon arabera, Juan Carlos I.a Pedro Perellorekin batzartu zen: "Lortu dugu erregea Pedrorekin biltzea, proiektua aurkez ziezaion. Bilera arrakastatsua izan zen, eta laguntza osoa eskaini dio finantzazioa lortzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea