Gizartea -

Murrizketak, Hezkuntzan

Hezkuntzak erkidegoen hiru eskumen hartzen ditu, Celaaren hitzetan

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuaren iritziz, Ministerioak PPko erkidegoei estaldura ematen die murrizketak egiteko.

Celáa, Hezkuntza ministroaren bileraren ostean. Efe.
Celáa, Hezkuntza ministroaren bileraren ostean. Efe.
Celáa, Hezkuntza ministroaren bileraren ostean. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Isabel Celaa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak esan du Hezkuntza ministroak iragarritako sei neurrietatik hiruk ez dituztela erkidegoko eskumenak urratzen. Beste hirurak, ordea, bai, horregatik, "arretaz" aztertuko dituztela gaineratu du, eta "atzera egitea" badira, helegitea aurkeztuko dutela adierazi du.

Erkidegoentzat "zailagoak" diren neurriak, "ordezkapenak, osagarriak eta eskola orduak" dira Celaaren ustez, eskumenak urratzen direlako.

"Oraindik ez digute orri bat bera ere eman, beraz, dokumentazioa gure esku dagoenean, juridikoki aztertuko ditugu, iritzi sendo bat izateko".

Bestalde, Celaaren hitzetan, iragarritako neurriek PPko erkidegoek berez egiten ari diren murrizketei estaldura ematen diete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea