Gizartea -
Murrizketak, Hezkuntzan
Ikasleen kopurua gela bakoitzean gehienez % 20 haziko da
Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministroa sailburuekin bildu da gaur Hezkuntzan 3.000 milioi euroko murrizketa egiteko hartu beharreko neurriak eztabaidatzeko.
Erredakzioa
Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministroak eta erkidegoetako Hezkuntza sailburuek bilera egin dute gaur 3.000 milioi euroko murrizketa nola egin eztabaidatzeko. Besteak beste, ikasgelako ikasle kopurua handitzea, irakasleen irakas-orduak gehiago izatea eta unibertsitateko matrikulak garestitzea dira mahai gainean jarri diren proposamenetako batzuk.
Neurriaren helburua Hezkuntzako Ministerioan 3.000 euro aurreztea da, Hezkuntza Sektoreko Konferentziaren bileran ministroak sailburuei aurkeztutako proposamenaren arabera.
"Neurri horiek, gure iritziz, eta erkidego gehienen iritziz, ez dute hezkuntzaren estalduran eta kalitatean eraginik izango, eta ez diote ekitateari eragingo", gaineratu du Wertek. Era berean, "malgutasunean oinarritutako neurriak" direla esan du eta "bakoitzaren egoera zehatzera moldatu" daitezkeela adierazi du.
Ikasle kopuru handiagoak
Hezkuntza, Kultura eta Kirola ministroak ikasleen kopurua gela bakoitzean gehienez % 20 handitzea proposatu du, Gobernuak Hezkuntza Sailean aurreikusitako 3.000 milioi euro murrizteko neurrien barruan.
Ikastordu gehiago
Beste neurrietako batek irakasleen lanorduei eragiten die. Ildo horretan, Hezkuntza Ministerioak irakasleen asteko ikastorduen zati bat gutxienez 25 ordutan haur-hezkuntzan eta 20 ordutan bigarren hezkuntzan ezartzea proposatu du.
Lanbide prestakuntzako moduluak eta osagarrien ordainketa
Halaber, 2.000 orduko lanbide prestakuntzako moduluak 2014-2015 ikasturtera atzeratuko dituzte eta batxilergo eredu guztiak eskaintzeko beharra bertan behera utzi dute; gainera, irakasleei ordaindutako osagarriak baliogabetu dituzte.
Bajak
Azkenik, hamar egun baino gutxiagoko bajak zentroko irakasleekin beteko dira, eta ez dira bitarteko irakasleak kontratatuko.
Isabel Celaa
Isabel Celaa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak esan du Hezkuntza ministroak iragarritako sei neurrietatik hiruk ez dituztela erkidegoko eskumenak urratzen. Beste hirurak, ordea, bai, horregatik, "arretaz" aztertuko dituztela gaineratu du, eta "atzera egitea" badira, helegitea aurkeztuko dutela adierazi du.
Erkidegoentzat "zailagoak" diren neurriak, "ordezkapenak, osagarriak eta eskola orduak" dira Celaaren ustez, eskumenak urratzen direlako.
"Oraindik ez digute orri bat bera ere eman, beraz, dokumentazioa gure esku dagoenean, juridikoki aztertuko ditugu, iritzi sendo bat izateko".