Gizartea -

Istripua Botswanan

Erregearen eboluzioa ona da eta makuluekin bakarrik ibili daiteke jada

Azken parte medikoaren arabera, Erregeak hanka 90 gradu tolestu dezake "erraz eta minik gabe".

Erregea Bostwanan zegoen aldaka hautsi duenean. Argazkia: rannsafaris
Erregea Bostwanan zegoen aldaka hautsi duenean. Argazkia: rannsafaris
Erregearen osasuna hoberantz doa baina kritikek ez dute etenik

00:33

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erregearen eboluzioa "ona" da San Jose ospitaleko azken parte medikoaren arabera. Hanka 90 gradu tolestu dezake "erraz eta minik gabe" eta makuluen laguntzaz bakarrik ibili daiteke jada, Javier de Joz ospitaleko zuzendariaren arabera.

Erregeak eskuineko aldaka hautsi zuen Botswanan, bidaia pribatu batean eta ospitalean lauzpabost egun egingo ditu Angel Villamor medikuak iragarri zuenaren arabera eta hamar egun barru berriz lanean hasi daitekeela adierazi du.

Atzo egin zioten ebakuntza Erregeari eskuineko aldaka hiru zatitan hautsi eta gero eta protesi bat ezarri diote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea