Gizartea -
Iñigo Cabacasen heriotza
Ertzaintzak istiluen kontrako 200 jaurtigailu berri erosiko ditu
Herrizaingo Sailaren arabera, "kalte gutxiago" egiten duen materiala da, egungoa baino pilota txikiagoekin eta malguagoekin.
Erredakzioa
Ertzaintzak dagoeneko deitu du lehiaketa publikoa istiluen kontrako 200 jaurtigailu berri erosteko. Egungo gomazko pilotak baino "kalte gutxiago" egiten duen materiala omen da.
Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak gaur iragarri du Hiritarren Segurtasunerako patruilek ezin izango dituztela gomazko pilotak jaurtitzen dituzten eskopetak erabili 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera, eta horren harira dator material berriaren erosketa.
Herrizaingo Sailburuak jakitera eman duenez, jaurtigailu berriek egungo pilotak baino txikiagoak botatzen dituzte eta egungoak baino malguagoak ere badira.
Gainera, ertzainek zehaztasun handiagoarekin jaurti ahal izango dituzte pilotak, eta pertsona bat joz gero, egungo pilotek baino "kalte gutxiago" egiten dute.