Gizartea -
Batzar berezia
Lasarteko udalbatzak erailketa salatzeko idatzia onartuko du
Lasarte-Oriako udalbatzak Jose Antonio Telleriaren hilketa salatu eta familiari elkartasuna adierazteko idatzia onartuko du.
Erredakzioa
Lasarte-Oriako udalbatzak gaur eguerdian bozeramaleen batzar berezia egingo du eta Jose Antonio Telleriaren hilketa salatu eta familiari elkartasuna adierazteko idatzia onartuko dute.
Atxilotua, hildakoaren 24 urteko iloba da. Herrizaingo Sailak uste du berak bakarrik egin zuela hilketa, beste inoren laguntzarik gabe. Jose Antonio Telleria hiltzeko ustez erabili zen arma, eskopeta bat, astelehenean aurkitu zuten Oria ibaian.
Gaur amaituko da atxilotua komisaldegian edukitzeko legeak baimentzen duen gehienezko epea, 72 ordu. Herrizaingo Sailaren esanetan litekeena da gaur bertan epailearen esku uztea.