Gizartea -

KORONABIRUSA

Rafa Bengoa: "Udaberri eta uda artean musukoa kentzeko moduan izango gara barnealdean"

Birusaren etapa endemiko batean sartu arren, Begoña Diez eta Rafa Bengoa osasun-adituek azpimarratu dute munduko zenbait lekutan txertaketa-tasa altua ez dagoen bitartean "agerikoa dela aldaera berriak izateko aukera dagoela".

Rafa Bengoa, Begoña Díez y Ramsden
Rafa Bengoa, Begoña Díez y Ramsden
Rafa Bengoa, Begoña Díez y Ramsden

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Begoña Diez eta Rafa Bengoa osasun-adituek Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egindako elkarrizketa batean azaldu dutenez, "intzidentzia-maila baxua mantentzen dela" ziurtatzen denean sartuko gara koronabirusaren fase endemikoan, eta ziurgabetasuna gutxitu eta gaixotasuna kontrolatzea lortzen denean.

Begoña Diez epidemiologoak azpimarratu du beste herrialde batzuetan gaur gaurkoz oso larriak eta arriskutsuak diren endemiak daudela. Gaineratu du, halaber, munduko leku batzuetan txertaketa-tasa handia ez dagoen bitartean, agerikoa dela aldaera berriak sortzeko aukerak daudela, eta, beraz, zaintza mantendu behar dela.

Rafa Bengoa Osasun Publikoko adituak, berriz, nabarmendu du behin etapa endemikoan sartzen garenean bizitzak hobera egingo duela; izan ere, horrek gaixotasuna aurreikustea eragingo luke. Horrekin batera azaldu du egun ditugun murrizketak gutxitzen joango direla eta, udaberri eta uda artean maskarak kentzeko moduan izango garela barnealdean.

Espainiako Pediatria Elkarteak pixkanaka-pixkanaka eta adinez txikienekin hasita ikasgeletan maskara kentzeko egindako eskaerari buruz galdetuta, aisialdian kendu dutela, baina ikasgeletan denbora batez babes neurri hori bere horretan mantetzea "oso garrantzitsua" dela iritzi dio Bengoak, harik eta "ditugun datu latzak" jaitsi arte. Testuinguru horretan gogoratu du ostiraletik astelehenera bitarte 600 hildako izan zirela Espainia osoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaixotasunak Gizartea Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Sendagaiak Txertoak Koronabirusa