Gizartea -
'Justizia Iñigo Cabacas'
Iñigo Cabacasen lagunak, laguntza eske Facebooken
Facebook sare sozialean "Justizia para Iñigo Cabacas Liceranzu" taldea sortu dute eta joan den ostegunean gertatutakoaren lekuko izan zirenen laguntza eskatzen dute.
Erredakzioa
Iñigo Cabacasen lagunek talde bat eratu dute Facebook sare sozialean "Justizia para Iñigo Cabacas Liceranzu" izenarekin. Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuaren dimisioa eta bertan egon ziren lekukoen laguntza eskatzen dute. Egun batean 9.000 lagun baino gehiago lortu dituzte.
Joan den ostegunean gertatutakoa kontatzen dute askok eta elkartasun mezuak helarazten dizkiete senitarteko eta lagunei.
Iñigo Cabacas gaztearen heriotzak hautsak harrotu ditu Interneten eta sare sozialetan. Dolumin eta Ertzaintzaren jokabidearen aurkako mezuak dira nagusi eta atzo gaia Twiterren "trending topic" bilakatu zen.