Gizartea -
Omenaldia
Iñigo Cabacasen lagunek omenaldia egin diote
15 minutuko isilunea egin dute eta txalo zaparrada luze batekin amaitu da omenaldia. Askok ezin izan diote negarrari eutsi.
Erredakzioa
Mila lagun inguru, gehiengoak gazteak, Maria Diaz de Haro kalean bildu dira Iñigo Cabacas gazteari omenaldia egiteko. Athleticen partiden ostean, zaleak taldearen garaipenak ospatzera joan ohi diren tokia da, San Mames ondoan. 19:00tan hasi da omenaldia eta loreak eta kandelak jarri dituzte Athleticeko bufandekin batera. Piratak taldearen bandera ere ipini dute, Iñigo Cabacas gaztearen argazki batekin. "Ez dago eskubiderik" dioen pankarta bat ezarri dute kalean eta 15 minutuko isilunea egin dute. Txalo zaparrada luze batekin amaitu da omenaldia eta askok ezin izan diote negarrari eutsi.