Gizartea -

Herrizaingo Sailak

Ares, gaztearen heriotzari buruz: 'Gertatutakoa oso larria da'

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak Iñigo Cabacas gaztearen heriotza deitoratu du eta Ertzaintzak abiatutako ikerketak "jazotakoa argituko" duela azpimarratu du.

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak gaztearen heriotza deitoratu du. Argazkia: EFE
Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak gaztearen heriotza deitoratu du. Argazkia: EFE
Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak gaztearen heriotza deitoratu du. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak Iñigo Cabacas Bilbon larri zauritutako gaztearen heriotza deitoratu du eta "gertatutakoa oso larria" dela esan du astelehen honetan. Halaber, gertutakoa jazo bezain laster eta berak aginduta, Ertzaintzak abiatutako ikerketak "jazotakoa argituko" duela azpimarratu du.

Sailburuak esan duenez, "ondorioetara iristeko ikerketa sakon bat egiteko denbora behar da". Ikerketa honetan zehar, agenteei eta lekukoei ari zaie deklarazioa hartzen. Gainera, egun hartan Bilboko kaleetan jazotakoa berrituko dute. Aresek iragarri duenez, Herrizaingo Sailak epaileei emango die bildutako informazio guztia. "Epailearekin elkarlanean aritzeko prest gaude, gertatutakoa guztiz argitzeko interes handiena dutenak Herrizaingo Saila eta Eusko Jaularitza baitira".

"Sakonki ikertuko dugu auzia", nabarmendu du. Halaber, Eusko Legebiltzarreko Erakunde, Herrizaingo eta Justizia Batzordean agerrialdia egingo duela esan du, ordura arte lortutako informazio guztiaren berri emateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea