Gizartea -
Basurtuko ospitalean
Bilboko istiluetan zauritutako gazteak koma egoeran jarraitzen du
Azken parte medikoaren arabera, gaixoak "koma egoeran, intubatuta eta aireztapen mekanikoarekin" jarraitzen du.
Erredakzioa
Joan den ostegunean Bilbon, futbol partida eta gero zauritutako 28 urteko gazteak "oso larri" jarraitzen du, koma egoeran, Basurtuko ospitalean.
Azken parte medikoaren arabera "koma egoeran jarraitzen du, intubatuta eta aireztapen mekanikoarekin". Gaixoaren osasun egoeran ez dela aldaketarik egon gaineratu dute.
Gazteak garezurra hautsita du eta buruan lesio handiak ditu. Herrizaingo sailak azaldu du ostegun gauean hainbat dei jaso zituela, horien artean, pertsona bat zauriturik zegoela eta burutik odola zeriola, esaten zuen deia. Patruilak ingurura iritsi zirenean, pertsona talde handi bat botilak eta harriak botatzen hasi omen zitzaizkien, eta istiluen kontrako materiala erabili zuten. Ertzaintzak ez dauka garbi gaztea pilotakada batek zauritu zuen, edo aurreko deietan aipatzen zen zauritua den. Hori dela eta, ikerketa egiten ari da.