Gizartea -
Istiluak
Bilboko gaztea pilotakada batek zauritu zuen ikertuko du Ertzaintzak
Ertzaintzarekin izandako istiluetan 28 urteko gazteak jasan zituen zauri larriak argitzeko asmoz Herrizaingo Sailak ikerketa bat abiatu du, pilotakadaren hipotesia "argi ez delako".
Erredakzioa
Ertzaintzak ikerketa bat abiatu du bart Bilbon Ertzaintzarekin izandako istiluetan zauri larriak jasan zituen 28 urteko gaztearen kasua argitzeko. Herrizaingo Sailaren arabera, pilotakadaren hipotesia "ez dago argi" eta baliteke beste arrazoiengatik zauritu izana.
Herrizaingo Saileko bozeramaile batek azaldu duenez, bart "zenbait dei" jaso zituen Ertzaintzak. Horien arabera, Maria Diaz de Haro kalean, "herriko tabernaren ondoan, burutik odola zerion zauritu" bat zegoen.
Ertzaintzako hainbat patruila hurbildu zirenean, "zenbait lagunek osatutako talde batek botilak eta harriak botatzen hasi zuen". Ondorioz, lagunak sakabanatzeko materiala erabili zuen. Ondoren, zauritu bat ospitalera eraman zutela ezagutu zuen Ertzaintzak baina "ez dago argi" gaztearen zauriak pilotakada baten eraginez ote diren.