Gizartea -
Proposamena Legebiltzarrean
Amiantoaren kaltetuentzako konpentsazio funtsa proposatu du Osalanek
Amiantoagatik minbizia kasuen kopuru handiena Euskadin 2018-2022 urte bitartean izango dela ohartarazi du Osalaneko zuzendariak.
Erredakzioa
Amiantoaren biktimentzat Gizarte Segurantzarekin lotutako konpentsazio funtsa eratzeko eskatu du Pilar Collantes Osalaneko zuzendariak. Euskadiko kasuak ordaintzeko 32 milioi euro beharko direla iragarri du.
Txosten bat aurkeztu du Collantesek Legebiltzarrean eta Frantzian, Belgikan eta Herbehereetan, esaterako, zein neurri hartzen dituzten azaldu ditu.
Komunikabideen aurrean adierazi du, pleura minbiziak, kasuen % 80tan, gizonezkoei eragiten diela eta % 20tan emakumeei.
Euskadin, era honetako minbizien kasuen kopururik altuena 2018-2022 urteen bitartean izango dela ohartarazi du. Egungo bosturtekoan, EAEn 149 kasu daude, horietatik 139 gizonezkoak dira.
Bosturteko bakoitzean kasuren kopurua % 50 hazten dela azaldu du Osalaneko zuzendariak, baina 2022tik aurrera jaisten hasiko direla adierazi du, amiantoa aspaldi debekatu baitzen.