Gizartea -

Eguraldia

Aste Santuko oporretan, euria

Astea euritsua izango da eta tenperaturek behera egingo dute, batez ere Ostegun eta Ostiral Santuan.

Aste Santuko oporretan, euria
Aste Santuko oporretan, euria
Aste Santu busti-bustia

07:22

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bukatu da eguraldi ona. Azken asteetan udaberri edo uda giroa nagusitu bada ere, Aste Santuko oporretan euritakoak atera behar izango ditugu kalera.

Euskalmetek aurrez ikusi duenez, Aste Santua ezegonkorra izango da Euskadin. Hotz egingo du, eta euri ahulak izango dira, batik bat Ostegun eta Ostiral Santuan.

Astea hodeitsu hasi da gaur, eta astertean okerrera egingo du. Hodeiak ugaritu egingo dira, eta baliteke euria egitea.

Asteazkeneko aurreikuspena antzekoa izango da, eta Ostegun eta Ostiral Santuan fronte hotz bat sartuko da. Ondorioz, tenperaturek behera egingo dute, eta euria egingo du. Kota ertain-altuetan elurra egin dezake.

oro har, euriak ez dira oso handiak izango, baina tenperaturak ez dira 10 ºC-koak baino handiagoak izango.

Larunbatean ternperaturak igo egingo dira, eta igandean bere horretan jarraituko dute, baina euria egiten jarraituko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea