Gizartea -
Haur lapurtuak
Nafarroan ustezko haur lapurtuen inguruko bi salaketa aurkeztu dituzte
Bi kasuetan zailtasun bera dute: Iruñeko udalak ez diela kanposantuaren inguruko informazio idatzirik ematen.
Erredakzioa
Nafarroan ustezko haur lapurtuen inguruko bi salaketa gehiago aurkeztu dituzte gaur guardiako epaitegiaren aurrean. Parlamentuak balizko lapurretak aztertzeko konpromisoa hartu ostean aurkeztu diren lehen salaketak dira. Dagoeneko, 9 dira Foru erkidegoan jarritako salaketak.
San Martin Unxeko Milagros Leozek jarri du bi salaketetan lehena guardiako epaitegian. 1963an bi mutiko biki izan zituen Iruñeko amaetxe- umezurtetxean. Ikusi ere egin gabe hil zirela esan zioten mojek eta erietxeak berak lurperatu zituen, ustez Iruñeko hilerrian.
Urte berean, toki berean hil zen ustez, Alesbesko Jose Luis Arrondoren alaba eta gaur salaketa jarri du, zalantzak dituelako, besteak beste lau heriotza data desberdin agertzen direlako paperetan, eta "ordainduta" hitza ere bai.
Eta bi kasuetan zailtasun bera dute. Iruñeko udalak ez diela kanposantuaren inguruko informazio idatzirik ematen.