Gizartea -
Indarkeria matxista
26 urteko gizon batek bikotekidea hil du Tolosan
Atxilotuak 39 urteko emakumea hil duela aitortu du. Aurrekariak omen ditu, sarritan atxilotu baitute delitu ezberdinak egotzita; tartean, emakumeen kontrako indarkeria kasu bat.
Erredakzioa
Ertzaintzak Tolosan atxilotu duen 26 urteko gazteak 39 urteko bikotekidea hil duela aitortu du.
Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, gazteak polizia aurrekari ugari ditu. Igande gauean (23:00) atxilotu zuten ustezko hiltzailea zelakoan, eta Tolosako klinika batera eraman zuten, besaurrean bere buruari egin zizkion zauriak sendatzera. Ondoren, Donostia Ospitaleko psikiatria unitatean azterketa egin zioten eta orain ertzain-etxean dute.
Polizia aurrekariak ditu
Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, atxilotuak polizia aurrekari ugari ditu, besteak beste, lapurreta, droga trafikoa, mehatxuak eta emakumeen kontrako indarkeria delituak egotzita. 2009an aurreko bikotekide ohiari eraso egin izana leporatu zioten.
Delitu horiek direla eta, 4 urte egin zituen kartzelan.
Hilketa
Emakumearen senar ohiak ohartarazi zuen Ertzaintza, etxera deituta emakumeak erantzuten ez zuela ikusita. 20:00etan, Ertzaintzaren agenteak Tolosako Larramendi auzoko haren etxebizitzara bertaratu ziren, eta etxeko logela batean topatu zuten 39 urteko emakumea, hilda, indarkeria zantzuak zituen, lepoa ebakita zuen. Biktima kubatarra zen jatorriz, agenteek hainbat labana aurkitu dituzte gorpua aurkitu zuten logelan.
23:00etan, biktimaren egungo bikotekidea azaldu zen etxebizitzan, eta agenteek atxilotu egin zuten, bikotekidea hiltzea leporatuta.
Elkarretaratzeak
Emakumeen aurkako indarkeriaren ondorioz hil den azken emakumearen heriotza salatu dute erakundeek, alderdi politikoek eta elkarteek. Indarkeria matxistaren kontrako borrokak gizartearen inplikazioa behar duela azpimarratu dute eta elkarretaratzeak deitu dituzte.
Tolosan, esaterako, elkarretaratzea egingo dute gaur bertan, 19:30ean hasita. Ibai Iriarte alkateak protesta ekimen horietan parte hartzeko dei egin die herritarrei, eta Tolosako udaletxean ezohiko bilkura deitu du 19:00etarako.
Iriarteren iritziz, ustezko hiltzailearen (26 urte) gaztetasunak matxismoa ez dela "iraganeko gauza" agerian uzten du. Hilketak "gizarte matxista batean" bizi garela islatzen duela azpimarratu du, eta hortaz, "zerbait gaizki egiten ari gara", erantsi du.
Ertzaintzak Tolosan atxilotu duen 26 urteko gazteak 39 urteko bikotekidea hil duela aitortu du. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, gazteak polizia aurrekari ugari ditu. Igande gauean (23:00) atxilotu zuten ustezko hiltzailea zelakoan, eta Tolosako klinika batera eraman zuten, besaurrean bere buruari egin zizkion zauriak sendatzera. Ondoren, Donostia Ospitaleko psikiatria unitatean azterketa egin zioten eta orain ertzain-etxean dute.Polizia aurrekariak dituHerrizaingo Sailak jakinarazi duenez, atxilotuak polizia aurrekari ugari ditu, besteak beste, lapurreta, droga trafikoa, mehatxuak eta emakumeen kontrako indarkeria delituak egotzita. 2009an aurreko bikotekide ohiari eraso egin izana leporatu zioten. Delitu horiek direla eta, 4 urte egin zituen kartzelan. HilketaEmakumearen senar ohiak ohartarazi zuen Ertzaintza, etxera deituta emakumeak erantzuten ez zuela ikusita. 20:00etan, Ertzaintzaren agenteak Tolosako Larramendi auzoko haren etxebizitzara bertaratu ziren, eta etxeko logela batean topatu zuten 39 urteko emakumea, hilda, indarkeria zantzuak zituen, lepoa ebakita zuen. Biktima kubatarra zen jatorriz, agenteek hainbat labana aurkitu dituzte gorpua aurkitu zuten logelan. 23:00etan, biktimaren egungo bikotekidea azaldu zen etxebizitzan, eta agenteek atxilotu egin zuten, bikotekidea hiltzea leporatuta.Elkarretaratzeak Emakumeen aurkako indarkeriaren ondorioz hil den azken emakumearen heriotza salatu dute erakundeek, alderdi politikoek eta elkarteek. Indarkeria matxistaren kontrako borrokak gizartearen inplikazioa behar duela azpimarratu dute eta elkarretaratzeak deitu dituzte.Tolosan, esaterako, elkarretaratzea egingo dute gaur bertan, 19:30ean hasita. Ibai Iriarte alkateak protesta ekimen horietan parte hartzeko dei egin die herritarrei, eta Tolosako udaletxean ezohiko bilkura deitu du 19:00etarako.Iriarteren iritziz, ustezko hiltzailearen (26 urte) gaztetasunak matxismoa ez dela "iraganeko gauza" agerian uzten du. Hilketak "gizarte matxista batean" bizi garela islatzen duela azpimarratu du, eta hortaz, "zerbait gaizki egiten ari gara", erantsi du.