Gizartea -

Tolosako hilketak

Fiskaltzak Merahren anaia auzipetzea eskatu du, laguntzea egotzita

Fiskaltzak, Abdelkader Merah, Mohamed Merah Tolosako hiltzailearen anaia zaharrena, auzipetzea eskatu du eta ikerketa judiziala hasi du, konplize gehiago dauden argitzeko.

Mohamed Merah. Argazkia: EFE
Mohamed Merah. Argazkia: EFE
Mohamed Merah. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Fiskaltzak Mohamed Merah Tolosako hiltzailearen anaia auzipetzea eskatu du konplizitateagatik eta aldi berean, ikerketa judiziala hasi du, konplize gehiago dauden argitzeko. Abdelkader Merah, Poliziak tiroz hil zuen Mohamed Merah Tolosako hiltzailearen anaia zaharrena, atxilotuta dago epaile batek egozpena noiz erabakiko zain.

Ohar baten bitartez Fiskaltzak erruztapena eta behin behineko atxiloketa eskatu du, bere anaiak eragindako heriotzetan konplizitatea egotzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea