Gizartea -

Hildako bat sei segundoko

Tabakoak mila milioi pertsona hilko ditu XXI. mendean

2010ean, munduko sei tabako-enpresa handienek 35.100 milioi dolar irabazi zituzten, Coca-Colak, Microsoftek eta McDonald'sek batera baino gehiago.

Tabakoak pertsona bat hilko du sei segundoko. Argazkia: Efe.
Tabakoak pertsona bat hilko du sei segundoko.
Tabakoak pertsona bat hilko du sei segundoko. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

XXI. mendean mila milioi pertsona hilko ditu tabakoak, hildako bat sei segundoko, erretzaileen kopuruak behera egin ezean, adituen arabera.

Biriken Munduko Fundazioak (WLF, ingelesez) salatu egin du erretzeak mundu osoan eragindako heriotza kopurua hirukoiztu egin dela azken hamarkadan. Guztira 50 milioi pertsona hil dira, gizonezkoen heriotzen % 15 eta emakumezkoen heriotzen % 7, hain zuzen.

"Zerbait egiten ez badugu, etorkizunerako aurreikuspenak okerragoak dira. Eta tabakoak eragindako heriotzak gora egiten ari dira garapen-bidean dauden herrialdeetan, Asian, Ekialde Ertainean eta Afrikan", esan du Michael Eriksen Georgiako (AEB) Estatu-unibertsitateko Osasun Publikoaren Institutuko zuzendariak.

Ikertzaileen arabera, tabakoa "munduko hiltzailerik handiena" da. Biriketako minbizia eta bihotzeko gaixotasunak eragiten ditu, besteak beste.

Nori egiten dio mesede tabakismoak?Peter Baldini WLFko buruak Reuters agentziari adierazi dionez, tabakoaren industriak "jendeak tabakoaren ondorioen inguruan duen ezjakintasuna" aprobetxatu egiten du eta "desinformazioa" erabiltzen du milioika bizitza salbatzeko abian jarritako osasun politikak zulatzen saiatzen da.

Erakundearen txostenaren arabera, 2010ean, munduko sei tabako-enpresa handienek 35.100 milioi dolar irabazi zituzten, Coca-Colak, Microsoftek eta McDonald'sek batera baino gehiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea