Gizartea -

Israel

Tolosako tiroketako lau biktimei azken agurra eman diete Jerusalemen

Frantziako judu eskola baten aurkako erasoan hildako hiru haurren eta irakaslearen gorpuak Jerusalemgo Givat Shaul hilerrian lurperatu dituzte.

Tolosako atentatuan hildako lau biktimen gorpuak Jerusalemen ehortzi dituzte. Argazkia: EITB
Tolosako atentatuan hildako lau biktimen gorpuak Jerusalemen ehortzi dituzte. Argazkia: EITB
Tolosako lau biktimen zerraldoak Jerusalemera iritsi dira

01:06

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka pertsona gerturatu dira Jerusalemgo Givat Shaul hilerrira Frantziako Tolosako tiroketan hildako lau biktimei azken agurra emateko. Judu eskola baten kontrako erasoan hildako hiru haurren eta irakaslearen gorpuak bertan ehortzi dituzte.

Hileta ekitaldian, munduko edozein tokitan jazotako juduen hilketen aurrean batasunerako deia egin dute. Ehorzketan frantziar-israeldar asko bildu dira, tartean lau biktimen 50 bat senide eta lagun. Goizaldean joan dira Frantziatik Israelera.

Biktimei azken agurra emateko zeremonia "Kadish" delakoarekin hasi da, juduek hildakoei eskaintzen dioten otoitzarekin, alegia. Alain Juppe Frantziako Atzerri Gaietarako ministroa hiletan izan da, eta ondoren, Simon Peres Israelgo presidentearekin bildu da.

Frantziako Tolosan joan den astelehenean izandako tiroketan hildako hiru haurren eta irakaslearen gorpuak goizaldean iritsi dira Tel Aviveko aireportura eta, senideek hala eskatuta, Jerusalemen ehortzi dituzte.

Ozar Atora eskolan hildakoak, Jonathan Sandler irakaslea eta Miriam Monsonego (7 urte), Arieh Sandler (5 urte) eta Gabriel Sandler (4 urte) haurrak, frantziar-israeldarrak ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea