Gizartea -

Fiskaltzaren eskakizuna

Pikete batengatik ia 4 urteko zigorra eskatzea salatu dute sindikatuek

Eskaera horrek, greba orokorrerako 9 egun falta direnean "beldur giroa" sortzea duela helburu esan dute sindikatuek.

2011/01/27ko grebako istiluak
2011/01/27ko grebako istiluak
2011/01/27ko grebako istiluak

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek Fiskaltzaren zigor eskaera salatu dute, izan ere, hiru urte eta bederatzi hilabeteko espetxe zigorra eta 5.400 euroko isuna eskatzen du Gernika-Lumon pikete bat egiteagatik inputatuta dauden 18 lagunentzat.

Gertaera 2011ko urtarrilaren 27an izan zen, pentsioen sistemaren berregituratzearen aurka protesta egiten zutenean.

Inputatuen ustez, "ez da halabeharrez" gertatu Fiskaltzak greba orokorrerako bederatzi egun falta direnean eskaeraren berri ematea, eta "beldur giroa" sortzea duela helburu salatu dute.

Ainhoa Iturbe EHNEko bozeramaile eta inputatutako kideetako batek azaldu duenez, langileen eskubideen aurkako delitua eta ibilgailu bati gurpilak zulatzea egozten diete.

Martxoaren 23an Gernikan mobilizazioa deitu dute 18 inputatuei elkartasuna adierazteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea