Gizartea -

Kaltetutakoen datuak

Amiantoak 159 langile hil ditu Euskadin

Biktimei kalte-ordaina emateko batzordea eratzeko eskatu du berriz ere Amiantoak Kaltetutakoen Elkarteko bozeramaileak.

Amiantoagatik hildakoen datuak
Amiantoagatik hildakoen datuak
Amiantoagatik hildakoen datuak

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nuria Busto Amiantoak Kaltetutakoen Elkarteko bozeramaileak esan du, substantzia toxiko hau kaltegarria dela dakitenetik, Euskadin 159 langile hil direla, eta kopurua handitu egin daitekeela uste du gainera.

Legebiltzarrera joan baino lehen komunikabideei helarazi dizkie datuak, izan ere, Legebiltzarra amiantoaren biktimei kalte-ordaina emateko batzordea osatzea aztertzen ari da.

Substantzia toxiko honekin lanean egon direnen artean, 1.471 lagun oraindik lanean daude, 1.645k ere lanean jarraitzen du baino beste enpresa batean eta 2.433 lagunek erretiroa hartu dute jada, Osalanen datuen arabera.

Biktimei kalte-ordaina emateko batzordea osatzearen inguruan, Bustok esan du aldarrikapen historikoa dela, eta beste herrialdeetan egin dutela azaldu du, hala nola, Frantzian, Belgikan eta Herbehereetan Aldarrikapen hau beharrezkoa dela gaineratu du, enpresa batzuk dagoeneko desagertuta daudelako, langile asko gerora ohartu direlako gaixorik daudela, eta, ondorioz, horrek denak gauzak zaildu egiten dituelako kalte-ordainak jasotzeko orduan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea