Gizartea -

Tiroketa Tolosan (Frantzia)

Sarkozy: 'Frantziak ez du amore emango terrorearen aurrean'

Frantziako presidenteak ohartarazi du gorrotoa ezin dela gailendu, eta Errepublika "indartsuagoa" dela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nicolas Sarkozy Frantziako presidente eta apirileko Presidentzia hauteskundeetarako hautagaia Tolosara joan da, gaur goizean jazotako tiroketa batean lau pertsona hil eta gero, horietako hiru, umeak.

Hori horrela, Sarkozyk esan du Frantziak ez duela "amore" emango "terrorearen aurrean", eta "gorrotoa"k ezin duela irabazi.

"Errepublika gorrotoa baino indartsuagoa da", nabarmendu du.

Sarkozyk ohartarazi du hiltzailea topatu egingo dutela, eta agintariengan konfiantza izateko dei egin du.

Estatuburuak iragarri du bihar minutu bateko isilunea egingo dutela herrialdeko eskola guztietan, eta tragediak komunitate judua ez ezik, "nazio osoa" ere hunkitu duela gaineratu du.

Sarkozyk aipatu du gaurko tiroketak antzekotasunak dituela hilaren 11n eta 15n Tolosan eta Montaubanen izan ziren beste birekin, munizioa berdina baita eta, hiru kasuetan, hiltzaileak motorrean ihes egin baitzuen. Hilaren 11n, militar bat hil zuten Tolosan, eta 15ean, bi paraxutista.

Frantziako presidenteak jakinarazi du zainketa berezia egingo dutela eskolta juduetan eta musulmanetan: "Militarrek zuhurtzia aginduak jaso dituzte".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea