Gizartea -
Noos Institutua
Iñaki Urdangarin lau delitu ezberdinengatik epaituko dute
El Paisen arabera lau delituengatik epaituko dute: fondo publikoak bidegabe erabiltzeagatik, prebarikazioagatik, Administrazioari iruzur egiteagatik eta dokumentuak faltsutzeagatik.
Erredakzioa
Iñaki Urdangarin Palmako dukea lau delitu ezberdinengatik epaituko dute, gaur El Paisek jakinarazitakoaren arabera: fondo publikoak bidegabe erabiltzeagatik, prebarikazioagatik, Administrazioari iruzur egiteagatik eta dokumentuak faltsutzeagatik.
El Paisek ikerketaren iturriak aipatu ditu eta, horien arabera, zerga-ordainketen saihestea egiteagatik ez dute epaituko. Jose Castro epaileak Noos auziaren inguruan kaleratutako azken autoaren arabera, epaileak ez du Iñaki Urdangarinek deklaratutakoa sinetsi.
Palmako Dukeak Noos Institutuan kirol gaietako kontseilari gisa jarduten zuela adierazi zuen epailearen aurrean joan den otsailaren 25ean, eta gerentziarekin ez zuela loturarik erantsi zuen.
Baina autoak jasotzen duenez, Urdangarin ez zen Noos Institutuaren sozietate saretik erabat aldendu, ezta bere kide Diego Torresengandik ere.
Epailearen iritziz, lekukoen adierazpenek Urdangarin Noos Institutuko sozietate sarearen atzean zegoela erakusten dute, hau da, "Diego Torresen maila berean". "Atzemandako agirietan" ere hori jasotzen dela gaineratu du.