Gizartea -

Epairako zain geratuko da

Amaia Azkueren hilketa argitzeko epaiketaren azken saioa

Gaur arratsaldeko saioan aldeek ondorioak aurkeztuko dituzte eta zigor eskaria egingo dute. Epaileak egun gutxi barru emango du ezagutzera auziaren inguruko epaia.

Azkueren lagunen elkarretaratzea, epaitegiaren atarian. Argazkia: EITB
Azkueren lagunen elkarretaratzea, epaitegiaren atarian. Argazkia: EITB
Amaia Azkueren hilketa: Epaiketa epairako zain geratuko da

01:16

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amaia Azkueren hilketa argitzeko joan den asteaz gerotik Donostiako Adingabeen Epaitegian egiten ari diren epaiketa gaur amaituko da.

Arratsaldean egingo den saioan auziko aldeek ondorioak aurkeztuko dituzte eta zigor eskaria egingo dute. Epaileak egun gutxi barru emango du ezagutzera auziaren inguruko epaia.

Joan den asteko bost saioetan Amaia Azkueren 2010eko martxoaren 16an Azpeitiko Ibai-Eder urtegian hilda aurkitu zuten emakumearen azken orduak berreraikitzen ahalegindu ziren. Epaiketa ateak itxita egin da, hau da, hedabideen eta ikusleen presentziarik gabe alegia, bertan 65 lekukok deklaratu dute guztira eta 6 aditu-froga aurkeztu dira.

Akusatua

Adingabeen epaileak halaber, orain 18 urte dituen akusatuaren deklarazioa ere izango du kontuan. Epaiketaren lehen egunean bere errugabetasuna defendatu zuen akusatuak nahiz eta abuztuan Ministeritza Publkoaren aurrean egindako deklarazioan Azkue berak hil zuela aitortu.

Abuztuaren 17an, hain zuzen, 18 urte bete behar zituen egunaren bezperan, alegia, inputatua borondatez Fiskaltzaren aurrean agertu zen eta Azkueren hilketa aitortu zuen.

Miguel Castells, pozik

Amaia Azkueren heriotza ikertzeko epaiketan akusazioaren abokatu gisa diharduen Miguel Castells pozik agertu da orain arte epaiketak eman duenarekin. ''Ahal bezain ondo'' joan da; orain epailearen esku dago emaitzak baloratzea'', esan zuen abokatuak ostiralean, Azkueren hilketaren urteurrena bete zen egun berean.

''Polizia ikerkuntzaren materiala (dokumentazio sakona) eta auzitegiko medikuen txostenak ikerketak eta frogaketak ziren orain arte; baina, aste honetako bost saioen ondoren, froga judizialak dira'', azaldu zuen abokatuak.

Eskaerak

Hamar urteko barneratzea eta bost urteko zaintzapeko askatasuna eskatzen du akusazioak, eta, Castellsek aurreratu duenez, ''litekeena da eskaera hori ez aldatzea''. Edonola ere, ez du baztertu ''xehetasunen bat'' aldatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea