Gizartea -
79 urte zituela
Dominika Etxart kantagile zuberotarra hil da
Niko Etxart kantariaren aita Oloroneko ospitalean hil da, 79 urte zituela. Dominikak kantagintzaren transmisioan lan garrantzitsua egin zuen.
Erredakzioa
Dominika Etxart, Niko Etxart kantariaren aita eta euskal kantagintzaren transmisioan lan garrantzitsua egin zuen zuberotarra, hil egin da. Dominika Oloroneko ospitalean zendu da, 79 urte zituela, gaixotasun luze batek jota.
Besteak beste, gero Niko semeak zabaldu zuen “Eperra” kantua berreskuratu zuen Etxartek, herri kantagintzako beste ale askorekin batera.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea