Gizartea -

Donostia

1.800 euroko isuna, sei hilabeteko zegoela abortatzeagatik

Pilulak hartuta eragin zuen abortua, eta fetua erietxe bateko komunean utzi zuen. Umekia bizirik aurkitu zuten, baina aurkitu eta minutu batzuetara hil zen umekia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

1.800 euroko isuna ezarri diote sei hilabeteko zegoela abortatu eta umekia Donostiako erietxe bateko komunean utzi zuen emakume bati. Pilulak hartuta eragin zuen abortua emakumeak, eta umekia Donostia Ospitalean utzi zuen, komun batean. Bertako langileek bizirik aurkitu zuten, baina handik minutu batzuetara hil zen fetua.

Gertakariak 2009an izan ziren, emakumeak 27 urte zituenean. Epaiak jasotzen duenez, 26 asteko haurdun zegoela, emakumeak hamar pilula hartu zituen ''umekia kanpora atera eta haren bizi prozesua eteteko''. Testuaren arabera, ''umekiak ez zuen biziarekin bateragarria izan ezin zitekeen arazorik'', eta emakumeak ''jakin bazekien bere ekintzak zein ondorio izango zuen''.Epailearen arabera, Donostia Ospitalera joan eta hango komunetako batean kanporatu zuen umekia. Oraindik bizirik aurkitu zuten arren, minutu batzuetara hil zen, ''oxigeno faltagatik eta heldugabe zegoelako''.

Pilulak sabelaldean mina zuelako hartu zituela esan zuen emakumeak epaiketan, baina, epaiaren arabera, abortua eragingo zuela jakinda hartu zuen pilula kopuru handi hori.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea