Gizartea -

Alkoholemian positibo eman du

Sestaoko emakume bat harrapatu, hil eta ihesi joan da gidaria, Nojan

Ihesi joan zen gidaria ordu batzuk beranduago aurkitu zuten eta epailearen aurretik pasa da dagoeneko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

54 urteko Sestaoko (Bizkaia) emakume bat gauean hil da bere senarrarekin oinez zihoala auto batek harrapatu ostean, Nojan (Kantabria).

Gidaria, Nojako bizilaguna, ihesi joan zen, eta Poliziak aurkitu zuenean positibo eman zuen alkoholemia proban.

Harrapatutako emakumea autotik 20 metrora bukatu zuen kolpearen eraginez eta unean bertan hil zen. Larrialdietako zerbitzuak bertaratu ziren arren, ezin izan zute ezer egin bere bizitza salbatzeko.

Istripua gaueko 22.00etan gertatu zen,  La Ría kalean. Hildakoak aspalditik bigarren etxebizitza bat zuen Nojan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea