Gizartea -

Urdangarin, epailearen aurrean

Urdangarin Palmako auzitegietatik irten da 21 orduz deklaratu ostean

Palmako dukeak deklarazioak 04:10ean amaitu ditu.

Urdangarin Palmako auzitegietatik irten da 21 orduz deklaratu ostean. EFE
Urdangarin Palmako auzitegietatik irten da 21 orduz deklaratu ostean. EFE
Urdangarin Palmako auzitegietatik irten da 21 orduz deklaratu ostean. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Urdangarinek gaur goizean utzi ditu Palmako auzitegiak 04:10ean, bi ordu eta erdi baino gehiago asteburuan Jose Catro epailearen aurrean egindako deklarazioaren transkripzioa zehatz-mehatz errepasatzen pasatu ostean.

Mario Pascual Vives abokatuak hitz egin du, eta Urdangarinen deklarazioak "oso biziak" izan direla esan du, halaber,"oso argi" geratu dela Cristina infantak ez duela zerikusirik izan nabarmendu du. Azaldu duenez, Urdangarinek Errege Familiaren jarraibideak jarraitu zituen eta ez dago zantzurik "atzerrira dirurik bidali denik, ezta paradisu fiskalena ere".

Abokatuak adierazi duenez, Urdangarinek jasotako "galdera guztiak" erantzun ditu eta "azalpen" egokiak eman ditu "argitzeke zeuden bertsio guztiei erantzuna emanda".

Epaileak Urdangarin eta Diego Torres haren kide ohia aurrez aurre jartzea eskatuko balu, "prozesu judizialagatik", ea onartuko zuen galdeginda, Pascual Vivesek ez du erantzunik eman. Halaber, prozesu judiziala "hasi berri" dela nabarmendu du.

Deklarazioa hainbat orduz luzatu izanaren harira, Mario Pascual Vivesek azaldu du "beharrezkoak ziren gauza guztietara egon behar zela". "Justizia Administrazioarekin partaidetza orain arte maximoa izan da eta orain arte hala izan dela ulertu nahi dugu", azpimarratu du.

Pascual Vivesen ustez, Urdangarin errugabe dela konbentzitu du deklarazioak: "Nik uste dut baietz, baina hori epailearen barruan geratuko da. Nik uste dut galdera guztiak erantzun dituela eta oso ondo egin duela".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea