Gizartea -

Erasoa

Espainiako errege-etxearen webgunea 'hackeatu' dute

Errege-etxearen iturriek esan dutenez, "sarreren ezusteko gorakada" egon zen bat-batean eta ondorioz, funtzionamendua "moteldu" egin zen.

Anonymous taldea. Argazkia: Efe
Anonymous taldea. Argazkia: Efe
Anonymous taldea. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako errege-etxearen webgunea blokeatu dutela esan du Anonymous informatikari piraten taldeak Twitter kontuaren bitartez.

Errege-etxeko iturriek azaldu dutenez, otsailaren 24ko 14.50 eta 16.00ak bitartean, "sarreren ezusteko gorakada" bat egon zen, eta horren ondorioz, webguneren funtzionamendua "moteldu" egin zen, "zerbitzura sartzea ukatu gabe".

Orain hilabete batzuk, AEBetako Kongresuak pirateriaren aurkako lege proiektua eztabaidatu eta FBIk Megaupload deskargen webgunea ixtea agindu zuenetik, Anonymous taldeak areagotu egin ditu erasoak.

Orduan, Robert Muller FBIko zuzendariaren datuakargitaratu zituzten.

Espainian, "Sinde Legearen" aldekoen datuak argitaratu zituzten, besteak, beste, Jose Ignacio Wert kultura ministroaren eta Angeles Gonzalez Sinderen datu pertsonalak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea