Gizartea -

Segurtasun Batzordea

Ez dute eragozpenik ikusten Garoñako itxiera atzeratzeko

Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Batzordeak ez du eragozpenik ikusten Garoñako zentral nuklearraren itxiera atzeratzeko.

Garoñako zentral nuklearreko artxiboko argazkia. Efe.
Garoñako zentral nuklearreko artxiboko argazkia. Efe.
Garoñako zentral nuklearreko artxiboko argazkia. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uste baino lehenago heldu da Espainiako Segurtasun Nuklearreko Kontseiluaren erabakia. Bere web orrialdean zintzikilikatuta dago eta garbi dio, ez duela erakunde horrek eragozpenik ikusten Garoñako zentral nuklearraren bizitza luzatzeko, ez du arazorik ikusten ez segurtasun nuklearraren ikuspegitik ezta babes radiologikoa kontutan hartuta ere.

Gaur bertan eman dio ebazpen horren berri Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak Industria Ministerioari. Hori bai, hainbat hobekuntza egin beharko direla azpimarratu dute eta tartean Segurtasun Nuklearreko Kontseiluaren beste ebazpen bat ere egon beharko du, baina geroz eta libreago du Industria Ministerioak, Garoña 2013an ixteko dagoen azken agindua aldatu eta zentrala 2019. urterarte zabalik edukitzeko.

Garoñako zentral nuklearra estatu espainiarreko zaharrena da. Frankok inauguratu zuen eta 40 urtetarako diseinatu baldin bazuten ere, 41 urte daramatza zabalik.

Ebro ibaiaren ura berotu egin dela eta dituen regriferazio arazoak ere salatu berri dituzte talde ekologistek. Talde ekologistek protestak ere deitu dituzte, tartean datorren astearterako Bilbon Iberdrolako dorrearen aurrean egiteko. Gasteiztik 45 kilometrotara, Bilbotik 80ra eta Japonen istripua izan zuen Fukushimako zentralaren bikia da Garoñakoa. Azken berriak Greenpeacetik, oso haserre, behar izan ezkero Europako Batzordera eta epaitegietara ere joko dutela esan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea