Gizartea -
Lehen protestak
Bederatzi atxilotu Madrilen, erreformaren aurkako protestan
M15 mugimenduak deituta, Solen bildu dira, 'Zure eskubideen, enpleguaren eta etorkizunaren defentsan' lelopean. Hainbat istilu egon dira eta bederatzi zauritu daude.
Erredakzioa
Bederatzi pertsona atxilotu dituzte ostiral honetan Madrilen, Gobernuak onartu berri duen lan-erreformaren aurka M15 mugimenduak Solen deitu duen protestaren ondoren.
Elkarretaratzean parte hartu duten pertsona talde bat Diputatuen Kongresura abiatu da, eta han polizia lerro batekin egin dute topo. Dokumentazioa eskatu eta manifestari batzuk lerroa zeharkatzen saiatu omen dira. Orduan, Poliziak kargatu egin du, eta, sortutako istiluen ondoren, bederatzi lagun zauritu dira.
Istiluak 20:00etarako deituta zegoen elkarretaratzearen ondoren jazo dira. Izan ere, hainbat lagun bildu dira ostiral honetan Solen, M15 mugimenduak deituta, 'Zure eskubideen, enpleguaren eta etorkizunaren defentsan' lelopean.
Suminduentzat ''inoizko erreformarik gogorrena'' da Gobernuak onartutakoa, eta Gobernuaren beraren, sindikatuen eta bankuetako ordezkarien aurkako ohihuak entzun dira.