Gizartea -
Gorenaren epaia
Garzon 'lur jota' dago eta errekurtsoa aurkeztea aztertzen ari da
Garzonen abokatuak esan duenez, epaia aztertu eta "edukiak horretarako aukera emanez gero" Auzitegi Konstituzionalera edota Giza Eskubideen Europako Auzitegira joko du.
Erredakzioa
Francisco Bocanegra Baltasar Garzonen abokatuak esan duenez, bere bezeroa "lur jota" dago Gürtel auziagatik jasotako zigorragatik eta Auzitegi Konstituzionalera zein Giza Eskubideen Europako Auzitegira jotzea aztertuko du.
Cadizetik telefonoan egindako adierazpenetan, Baenak esan du Garzonek berak deitu diola prebarikazioagatik errudun jo dutela eta hamaika urteko zigorraren berri emateko. Ondorioz, epaitegietako ibilbidea amaitutzat ematen du eta "lur jota" dago.
"Imajina ezazu,: bizitza osoa epaitegietan igaro eta bat-batean dena amaitu dela esaten dizute. Lur jota egoteko modukoa da. Nik ere sentimendu hori bera daukat, eta mina ere bai", gaineratu du.
"Edukiak horretarako aukera emanez gero" Auzitegi Konstituzionalera edota Giza Eskubideen Europako Auzitegira joko du.
"Baina hori epaiaren azterketaren emaitzen arabera izango da, eta noski, nire bezeroaren borondatearen arabera".