Gizartea -
Osasun Planaren azalpena
Gizentasuna % 25 hazi da Euskadin azken hamar urtetan
Rafael Bengoa Osasun sailburuak esan du hamarkadako "erronka nagusia" gizentasunaren aurka egitea dela.
Erredakzioa
"Hamarkadako erronka handiena" gizentasunaren aurka egitea da", Rafael Bengoa Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuaren arabera. 2002-2010 urteen arteko osasun planaren balorazio egin du, eta 16 urtetik gorako gizenen kopurua azken hamar urteetan %25 hazi dela adierazi du.
Jesús María Fernandez osasun sailburuordeak 1997-2007 urteko datuak eman ditu. Maila sozioekonomiko txikietan gizentasuna handitu egin ohi dela azaldu du, baina azken urteetam, ezberdintasun sozioekonomikoak % 84,3 jaitsi direla esan du geroz eta jende gizoenagoa dagoelako diru arazorik ez duten familietan.
Gizentasunaren aurka egitea hamarkadako "erronkarik handiena" dela esan du Bengoak eta elikadura desegokiak "minbizia gehiago, diabete gehiago eta bihotzeko gaixotasun gehiago" dakartzala ohartarazi du.
Honen harira, gizetantasuna haztearen jatorriaren inguruko hausnarketa bat egin du eta nekazaritzako elikagaiak aipatu ditu. Bere uste<, "autorregulatzen" hasi beharko liteateke, ezin direlako hilero "200 diabetiko berri" hartu.