Gizartea -
Urdangarin auzia
Cristina infantak 'kezkatuta' dagoela esan dio Urdangarinen abokatuari
Cristina atzotik Bartzelonan da, La Caixa Fundazioko zenbait lan egiteko (Nazioarteko Saileko zuzendaria da).
Erredakzioa
Cristina infantak eta Mario Pasquel Vives Iñaki Urdangarinen abokatuak bilera egin dute gaur goizean Bartzelonan. Pasquel Vivesen hitzetan, Urdangarinen emaztea "kezkatuta dago" eta bilera "elkarri datu batzuk emateko" egin dute.
Cristina Bartzelonan da atzotik, La Caixa Fundazioko zenbait lan egiteko (Nazioarteko Saileko zuzendaria da).
Palmako dukearen abokatuak kazetariei azaldu dienez, Cristina "kezkatuta dago". "Normala da, baina bere lanean buru-belarri ari da", gaineratu du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea